AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Drogen ondorioak garunean

Substantzien ondorioak garunean

 

 

Substantzien ondorioak garunean

Alkoholak hartzaile biologiko ugarirekin bat egiten du, besteak beste, glutamato, GABA, serotonina eta nikotina hartzaileekin. Alkohola sistema mesokortikolinbikoan gertatzen den dopamina askapenaren handitzean du zerikusia..

Nikotinak, mendetasuna sortzen duten gainerako substantzia psikoaktiboek bezala, neurona jakin batzuek dopamina askatzea eragiten du. Nikotinak neurotransmisore natural baten ekintza imitatzen du, azetilkolinarena, alegia. Garunaren hartzaile nikotinikoekin egiten du bat. Nikotinak, gainera, endorfinak askarazten ditu, eta horrek azalduko luke, zati batean, bere efektu analgesikoa (oinazearen aurka).

Kanabisak dopamina pixka bat askatzen du, oraindik aztergai dagoen mekanismo bati esker. Hartzaile kanabinoideak dentsitate handian daude sistema linbikoan (nukleo kaudatuan, zerebeloan, hipokanpoan eta kortexean).

Anfetaminek eta beren deribatuek serotonina maila izugarri eta berehala handitzen dute sinapsian, baita dopamina ere. Ondoren neurotransmisore hauen erreserbak agortu egiten dira.

Estasiak serotonina maila areagotzen du sinapsian, eta berratzematea blokeatzen du. Neurri txikiagoan, dopaminaren presentzia ere areagotzen du.

Kokainak sinapsian dopaminaren berratzematea eragotziz jarduten du. Modu horretan, haren presentzia handitzen da eta, ondorioz, dopaminaren ondorioa garun emozionalaren sinapsian (sistema linbikoa).

Heroina garunera iristen denean morfina bihurtzen da. Morfinak opioaren hartzaile naturalekin bat egiten du (endorfina hartzaileak). Orobat, dopamina sistema estimulatzen du, baina zeharbidez, GABA neuronen kontrola gutxitzen du dopamina neuronen gain.

Antidepresibo kopuru handi batek zuzenean edo zeharbidez jarduten du dopamina askapenaren gain.

Mendetasun arriskua sor lezaketen substantzia psikoaktiboek bizi funtzioak bultzatzea xedetzat duen garunaren zirkuitu baten gain jarduten dute (sari sistema). Sistema hau elikadurarekin eta espezien ugalketarekin zerikusia duten jokabideen sarian (garun plazera) dago inplikatuta. Substantzia psikoaktiboak zirkuitu natural hori aktibatzen dute anormalki eta epe luzera desoreka iraunkorra sor lezakete.

Substantzia psikoatiboen toxikotasun potentzialak, edozein sendagairenak bezala, kontsumitzen den kantitatearekin du zerikusia, eta aldakorra da produktu batetik bestera. Beraz, produktuaren zenbat eta dosi toxiko gehiago hartu, orduan eta larriagoak dira ondorioak. Aitzitik, zenbat eta gutxiago kontsumitu produktu bat, edota dosi ez toxikoetan kontsumitzen den neurrian, are txikiagoak izango dira ondorioak.

DROGETATIK SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBOETARA

Droga deitzen ditugun substantzia gehienen erabilera ez zen arestian hasi. Asian, kanabis hostoak helburu terapeutikoekin erabili izan dira milaka urtetan. Alkohola Antzin Aroan agertu zen. Antzin Aroko greziar medikuntzak opioa erabiltzen zuen eta haren arriskuez ohartarazten zuen. XVI eta XVII. mendeetan, tabakoa erabiltzen zuten zauriak sendatzeko. XIX. mendean kirurgialariek kokaina erabiltzen zuten.

Zaintzeko eta sendatzeko erabiliak, produktu hauek (erabilera tradizioen eta kulturaren arabera aldatzen da) zeremonia sakratuetan eta festetan ere erabiltzen zituzten, kontzientziaren egoera aldatu eta pertsonen arteko harremanak biziagotzeko. Beste garai batzuetan, droga hitzak “sendagai” bati egiten zion aipamena, botikariaren prestakina gaixoari hainbat eritasunen sintomak arintzeko. Ondoren, substantzia psikoaktiboak deitzeko erabili izan da, batez ere legez kanpokoak.

Gaur egun, garunaren gain jardun eta haren ohiko funtzionamendua aldatzen duten produktu hauek izendatzeko, “droga” edo “substantzia psikoaktibo” hitzak erabiltzen dira, erabilera legezkoa edo legez kanpokoa izan.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa