![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hainbat jokabideDrogen edo substantzia psikoaktiboen kontsumoaren ondorioak eta arriskuak aldatu egiten dira substantzien eta haien erabileraren arabera. Kontsumoa bultzatzen duten arrazoiak pertsonaren araberakoak dira, eta faktore ugarirekin duten zerikusia, besteak beste, pertsonaren historia, familia eta gizarte ingurunea. Drogen kontsumoak plazeretik edo berehalako lasaitasunetik, ondoeza sentipenera eraman dezake kontsumitzailea: • Edari alkoholdun bat har daiteke lasaitzeko asmoarekin, ardo on bat dastatzeko plazeragatik, hobeto sentitzeko edo esperientzia mingarri bat ahazteko. Komunitate zientifikoak hiru kontsumo jokabide bereizten ditu, substantzia legezkoa edo legez kanpokoa den kontuan hartu gabe: erabilera, abusua edo erabilera problematikoa eta mendetasuna. Hiru kontsumo mota horietatik eratorritako arriskuak desberdinak dira orobat. Kontsumo guztiek ez dituzte arrisku berak, ondorengo faktoreen mende baitaude, besteak beste: kontsumitzailearen ahultasuna, substantzia edo sustantziak, kontsumitutako kantitatea, maiztasuna eta kontsumoaren testuingurua. ZER DA SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBO BAT? Alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina, heroina.... guztiak substantzia psikoatiboak dira, garunaren gain jarduten dutenak: SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBO GUZTIAK LEGEZKO ESPARRU BATEN MENDE DAUDE Kanabisa, kokaina, estasia eta heroina legez kanpoko substantziak dira: Kode Penalak haien produkzioa, edukitza eta salmenta debekatu eta zigortzen du. Honela, indarrean dauden nazioarteko hitzarmenak betetzen ditu. Jendaurrean kontsumitzea ere berariazko legeria administratiboak debekatu eta zigortzen du. Farmako psikoaktiboak (antsiolitikoak, hipnotikoak, antidepresiboak, eta abar) legez kanpoko produktuak dira: sendagile batek agintzen ditu estutasuna, lo ezina edo depresio arazoak sendatzeko; haien produkzioa eta erabilera zorrotz kontrolatuta daude. Hala ere, sarri egiten da erabilera desegokia eta automedikazioa. Alkohola eta tabakoa legezko produktuak dira; libre kontsumitzen dira; salmenta baimenduta eta kontrolatuta dago, eta erabilera arautua. |
|
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |