![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da abusua?Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonaren edo bere ingurunearen bilakaera fisikoki, psikikoki eta sozialki konprometitzeko gai dena. Kontsumo mota hau ez dagokio soilik aldi bakarrean kontsumitzen den kantitateari, ezta substantzia jakin batzuen neurrizko eta kontrolpeko kontsumoa errepikatzeari ere. Abusuaren arriskuak produktuaren berariazko arriskugarritasunarekin lotuta daude, osasunarentzat dituen kalteekin eta kontsumoaren ondorio sozialekin. Kontzeptu zalantzagarria da, estu lotzen baitzaio kultura bakoitzaren berezko ohiturei. Gizarte batentzat bere historiaren une batean arau-emailea dena, abusuzkoa izan liteke beste batentzat edo gizarte berarentzat beste uneren batean. Arriskuak osasunarentzat (osasun arriskuak): Drogen kontsumoa kaltegarria da kontsumitzailearen egoera fisikoa hondatzen duenean, gaitz jakin batzuk okerragotzen dituenean, eta garaia baino lehenagoko heriotzak eragin litzake. Arriskuak eguneroko bizimoduarentzat (arrisku sozialak): Drogen kontsumoa kaltegarria da, kontsumitzailearentzat eta inguruan dituenentzat kalteak eragin litzakeen egoeretan. ABUSUAREN KANPOKO EZAUGARRIAK Abusua ondorengo egoeretan gertatzen da: • Substantzia baten kontsumoak arrisku erantsiak eragin ditzakeen egoeretan: besteak beste, kontzentrazioa galtzea automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan. |
|
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |