AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Hainbat jokabide

Zer da erabilera?

Zer da abusua?

Noiz hasten da mendetasuna?

Polikontsumoa: substantziak eta arriskuak ugaltzea

Zer da erabilera ?

Substantzia mota, kantitatea edo kontsumoa egiten den inguruabarrak kontuan hartuz, litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan edo bere inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea.

Egoera hau sarriago gertatzen da nerabeen eta gazteen artean, drogekin saioak egiten baitituzte jakin-minez, denbora-pasa moduan edo ingurukoak imitatzearren. Gehienetan, kontsumoa ez da urrunago iristen, eta ez du arrisku handiagoa duten kontsumo moduei edo substantziei dagokienez interesa pizteko arriskua sortzen. Noizbehinkako kontsumoak dira, neurrizkoak, alkohol kontsumitzaile gehienek egiten dituztenak bezalakoak. Egia da, halere, aldian behingo kontsumoek intoxikazio larriak eragin litzatekeela, nahiz eta hori sarritan ez gertatu.

Gazteek egiten duten legezko drogen eta kanabisaren (haxixa eta marihuana) kontsumoaren datuek adierazten dute ia gazteen erdiak substantzia horiek kontsumitzen hasi direla, aurreko belaunaldiek baino proportzio handiagoan.

Alkoholaren kasuan, ohiko kontsumitzaileen proportzioa nagusitu egiten da gainerako substantziei dagokienez. Kontsumoa oso hedatuta dago herritarren artean, batez ere Europan, non 15 urtetik gorako gazteen ehuneko berrogeita hamarrak baino gehiagok alkohola kontsumitzen duen.

Tabakoaren kasuan, kontsumoaren hasiera aldakorra da eskualdeen eta herrialdeen arabera. Bost gazteetatik bi hasten dira kontsumitzen, eta gero eta jokabide normalagoa bihurtzen da hiru gazteetatik batentzat, gutxi gorabehera.

Alkohola kontsumitzen hasten diren hiru laurdenak baino gehiago ohiko kontsumitzaile bihurtzen dira, eta tabakoaren kontsumoan hasitako bi herenak ohiko erretzaile bihurtzen dira. Kanabisaren kasuan, kontsumoa hasten dutenen erdiak baino gehiagok haxix edo marihuanaren ohiko kontsumitzaile izaten bukatzen dute.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa