![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Noiz hasten da mendetasuna ?Mendetasuna hasten da, substantziaren arabera, kontsumo aldagarria egon den aldi baten ondoren, drogarekiko harremanari lehentasuna ematen zaionean, aldez aurretik garrantzitsuagoak hartutako beste jokabide batzuen aurrean. Eguneroko bizitzak substantzia bilatzeari eta kontsumoari ematen dio lehentasuna; orduan esan liteke pertsona drogamendekoa dela. Bi mendetasun mota daude, elkartuak edo ez, sintoma orokorrak dituztenak: • Kontsumitzeko beharrari aurka egiteko ezintasuna agertzen da. MENDETASUN PSIKIKOA
Mendekoa izanez gero, droga eskura ez izateak ondoeza eta estutasuna sortzen ditu, eta zenbaitetan, depresiora ere bai. Behin kontsumoa eten ondoren, pertsonak denbora behar izaten du substantziarik gabeko bizitza berrira ohitzeko. Etenaldi horrek bere ohiturak aldatzen ditu, hutsa sortzen du eta kontsumoak desagerrarazi nahi zuen ondoeza berriro sortzen da. Horrek azaltzen du, neurri handi batean, berriro erortzea, drogekin erlazio problematikorik izan gabe bizimodua finkatzen laguntzen duen prozesu geldoaren barruan. MENDETASUN FISIKOA Droga batzuek mendetasun fisikoa eragiten dute: gorputzak substantzia eskatzen du eta gabezia egoera agerian uzten duten sintoma fisikoak agertzen dira. Opiazeoen, tabakoaren, alkoholaren eta zenbait psikofarmakoren gabeziak ondoeza fisikoa eragiten dute, betiere aldatu egiten dena substantziaren arabera: oinazeak opiazeoekin, dardarak alkoholarekin, dardarizoak barbiturikoekin eta benzodiazepinekin, eta abar. Sintoma horiekin batera aldaketa psikologikoak ager litezke (estutasuna, suminkortasuna, larritasuna, asaldura...). Drogamendekoa den pertsona batek substantzia psikoaktiboaren kontsumoa bat-batean edo pixkana eteten badu, haren gorputzak desintoxikazio prozesu bat hasten du. Gorputza substantzia kontsumitu nahi izatetik libratu ahal izateko, abstinentziaren ondorio fisikoak agertu gabe, drogamendekoak laguntza mediko eta psikologiko mota ugari eska ditzake. Horretarako prestatuta dauden laguntzazko baliabideetan, tratamendu egokia jarriko zaio, besteak beste, desintoxikazioa sendagilearen gainbegiradapean edo, dagokionean, ordezkapen tratamendu bat. Jarraipena eta laguntza psikologikoa ere beharrezko laguntza da gabeziaren nekeak gainditzeko. Oro har, laguntzak emaitza egokiak bultzatu eta indartzen ditu.
|
|
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |