A-D
E-J
K-N
O-S |
Glosario E-J
ELDARNIO PARINOIKOA
Pertsona batek eldarnioak izaten ditu krisi horietan, paranoia gogora ekartzen dutenak.
ESNIFATZEA
Sudurretik arnastea. Koka arraia esnifatzen da, adibidez.
ESTUPEFAZIENTEA
Abusua edo mendetasuna eragin dezakeen substantzia, 1961eko Hitzarmen Bakarrak ezarritako I, II eta III estupefaziente zerrendan ageri dena.
GABEZIA
Mendetasuna eragiten duen droga baten faltak sortzen duen sentipena deskribatzeko erabiltzen den hitza. Opiazeoen (morfina, heroina) mendetasunari lotu izan zaio bereziki. Produktuaren gabeziak ondoeza fisikoa sortzen du (izerdiak, nekea edo axubetak, dardarak, nazka, lo ezina, urduritasuna) eta psikologikoa (estutasuna, suminkortasuna, larritasuna). Opiazeoen falta, mingarria eta ikusgarria bada ere, ez du heriotza eragiten. Hala ere, alkoholaren mendeko den pertsona bati bat-batean gabeziak eragindako abstinentziak delirium tremensa eragin diezaioke, eta horrek ondorioz, heriotza ekar lezake.
GAINDOSIA
Heroina erabiltzaileak dosi altuegia erabiltzen du bere gorputza jasatera ohituta dagoenarekin alderatuz. Istripu hauek sarritan gertatzen dira erabiltzaileak beste baten dosi bera erabiltzen duenean, edo jakinaren gainean egon gabe, behar bezainbeste diluitua edo nahasita ez dagoen produktu bat erabiltzen duenean, edo produktu bat baino gehiago batera hartzen duenean eta ondorioz, haien elkarren arteko ondorioa indartzen denean. Gaindosi arriskuak kontsumoan eten luzea egon ondoren agertzen dira batez ere, organoak ohiko dosiarekiko tolerantzia galdu duenean.
JAN (ESTASI KONPRIMITU BAT)
Pilula bat hartzea. |