AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Mendetasuna

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Kokaina :: Kontsumoko joerak

Nazioarteko erakundeen arabera, kokainaren erabilera desegokiaren proportzioa mundu osoan mila pertsona bakoitzeko batekoa da. Gutxi gorabehera, kontsumoaren hiru laurdena Ameriketan egiten da, eta gainerakoa, Europan. Europa mendebaldeko herrialde gehienetan, kontsumoaren joera goranzkoa da.

Gure herrialdean, egoera egonkortzen ari dela ikusi dugu, nahiz eta kontsumoa ez den jadanik gizarte ingurune aberatsetara bakarrik mugatzen, garai batean gertatu ohi zen bezala.

Substantzia honek dituen kontsumo mailak alkoholaren, tabakoaren eta haxixarenak baino askoz ere apalagoak dira. Hala ere, gazteek gehien kontsumitzen duten hirugarren droga da.

LAGUNTZA ESKATZEA

Nahiz eta drogamendekoek tratamenduak eskuratzeko egiten dituzten eskariak gehienbat heroinaren kontsumora mugatu, azken urteetan antzeman da kokainaren kontsumoak sortutako eskariaren joera goranzkoa dela. Egun dauden laguntza eskarien guztizkoari dagokionez, kokainaren abusuak eragindako eskarien portzentajea gero eta altuagoa da.
© EDEX 2020 Fitxa teknikoa