![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Tabakoa :: Ondorioak eta arriskuakTabakoak nikotina dauka (ondorio antsiolitikoa du eta jateko gogoaren inhibiltzailea da). Tabakoaren produktuak (zigarroak, biltzeko tabakoa...) aditiboak dituzte (hezetzailea, usaina, zaporea...). Produktu horiek erretzean osagai berriak sortzen dira (karbono monoxidoa, mundrunak...), kaltegarriak osasunarentzat. Osagai horiek guztiek bereziki ondorengoetan jarduten duten : Funtzio kardiobaskularra: tabakoak presio arteriala handitzen du, erritmo kardiakoa bizkortzen du eta arteriak hondatzen ditu. Arrisku koronarioek eta miokardio infartuek eragindako heriotzak bi aldiz handiagoak dira erretzaileen artean erretzaileak ez direnen artean baino. Arrisku baskular horrek garunaren eta beheko ataletan dute eragina ere bai. Tabakoak ondorio kaltegarriak ditu haurdunaldian (garaiz baino lehenago erditzeak, pisu gutxiago jaiotzerakoan). Arnasketa funtzioa: erretzaileak arnas aparatu osoaren gaitzen mende daude, baita biriketako minbiziaren arriskupean ere. Funtzio digestiboa: nikotinak azido gastrikoen jariaketa areagotzen du eta sistema nerbioso zentralaren gain jarduten du. Tabakoak garunari eta muskuluei egiten zaien oxigeno ekarria mugatzen du. Buruko minak eta zorabioak eragiten ditu eta erresistentzia gutxitzen du ariketaren bat egiten denean. Minbizi guztietatik, lautik batek tabakoarekin du zerikusia. Tabakoak bronkioetako, biriketako, ahoko, esofagoko, maskuriko, uteroaren lepoko eta urdaileko minbizia eragin dezake. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |