![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Kanabisa :: Kontsumoko joerakGazteek gero eta kanabis gehiago kontsumitzen dute mundu mailan. Kontsumoa zabaltzen ari da nerabeen artean eta sekula izandako proportzioetaraino iritsi da, bereziki 18 eta 20 urte arteko gazteen artean, haien artean baitago kontsumoan hasitakoen portzentajerik handiena. Goranzko joera ikusirik, gure herrialdean bi gaztetatik bat kanabisa kontsumitzen hasten da. Ohiko kontsumoaz mintzatzen garenean, proportzioa hau hiru gaztetatik batera iristen da hogeita hamar urtetik beherako gazteengan. Europako Batasuneko zenbait herrialdetan, inkestek adierazi dute kanabisaren kontsumoa nabarmen handitu dela azken urteetan, batez ere gazteen artean. Hala ere, XXI. mendearen etorrerarekin, joera hau egonkortu edota gutxitu ere egin dela ematen du, besteak bestea, Irlandan, Herbeheretan, Finlandian eta Norvegian. Edonola ere, kanabisa mundu osoan gehien kontsumitzen den legez kanpoko droga da: 15 urtetik gorako munduko biztanleriaren %3-4. Gorakada joera nagusia da, Asiako eta Hego Ameriketako zenbait herrialdetan izan ezik, haietan kontsumoaren gainbehera antzeman baita. . |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |