![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Heroina :: Ondorioak eta arriskuakHeroinak lasaitasuna, euforia eta estasi sentipena eragiten ditu. Antsiolitiko indartsu eta antidepresibo gisa jarduten du. Heroinaren berehalako efektua “orgasmikoa” da. “Flash” bat da. Ondoren euforia sentipena dator eta geroago logura, okada batzuetan, zorabioak eta erritmo kardiakoaren jaitsiera. Kontsumoa behin eta berriz egiten bada, lehen kontsumoak eragindako plazer handia desagertu egiten da aste batzuk igaro ondoren. Fase horren ondoren produktuaren kantitatea eta dosien maiztasuna handitzeko premia sortzen da. Kontsumoak gizakiaren bizitzan hartzen duen tokia horren garrantzitsua denez gero, haren eguneroko bizimodua aldatu egiten da. Mendetasuna berehala sortzen da kasu gehienetan. Heroina zalearengan lasaitasun eta euforia egoerak (heroinaren ondorioen mende dagoenean) eta abstinentzia egoerak txandakatzen dira, estutasuna, asaldura... Heroinaren mendetasunak arrisku sozial garrantzitsuak dakartza, bazterkerian murgiltzen baititu erabiltzaile gehienak. Heroinaren gaindosiak arnas gutxiegitasuna eragin lezake eta ondorioz kordea galtzea eta, zenbaitetan, heriotza. Injekzioak infekzio arrisku handiak dakartza (batez ere giza inmunoeskasiaren birusa eta B eta C hepatitisak), erabiltzaileak ez baditu tresna esterilizatuak erabiltzen, erabilera bakarrekoak, eta injekzio tresnak beste batzuekin partekatzen baditu. LARRIALDI KASUAN: pertsona esna mantendu kordea galdu ez badu, zerbitzu medikoak iritsi artean. Pertsonak kordea galdu badu, lehen laguntzak egin (segurtasunezko alboko jarrera, suspertze kardiopulmonarra...) XX. mendeko azken hamarkadatik aurrera arriskuak gutxitzeko politika lantzen hasi zen gure herrian, heroina (edo beste droga batzuk) erabiltzaileen artean injekzio bidez GIBaren kutsadura saihesteko. Horretarako, ondorengo neurriak hartu dira:
Politika horrek izugarri gutxitu ditu giza inmunoeskasiaren birusaren (GIB) kutsadurak. Azterlan guztiek adierazi dute xiringak partekatzea eta GIBaren kutsadurak izugarri gutxitu direla bena barneko droga erabiltzaileen artean. Gure herrian drogen kontsumo injektatuarekin zerikusia duten hies kasuen mailari dagokionez, 1994. urtetik, une larrienetik, beherakadari eutsi diogula ikusi dugu. Azken datuek %60 baino gehiagoko jaitsiera egon dela adierazi dute.EUROPA MAILAN Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik, GIBaren, eta B eta C hepatitisaren maila egonkor samarra izan da bide parenteraleko erabiltzaileen artean, Europako Batasuneko herrialde gehienetan, nahiz eta alde nabarmenak egon herrien artean. Hala ere, azpimarratu behar da GIBaren transmisioa kontrolatzeko hartutako neurriak alferrik izan direla C hepatitis bidezko infekzioak gutxitzeko orduan. C hepatitisaren birusak kutsatutako pertsona kopurua oso altua da oraindik ere bena barneko droga erabiltzaileen artean. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |