AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Mendetasuna

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Heroina :: Kontsumoko joerak

Gure herrian, heroina, oso gaitzetsita dagoen droga da, batez ere gazteenen artean, eta kontsumoa nabarmen gutxitu da.

Mundu mailan egin diren azken azterlanetan, mendebaldeko Europan kontsumoa egonkortzeko joera argia dagoela ikusi da, bai ekialdeko Europan bai Asiako beste zenbait herrialdetan.

Ameriketan, eskuragarri dauden txostenen arabera, joera egonkorra da, eta heroinaren erabilera desegokiaren mailak apal samarrak dira. Kolonbia, Kanada, Ekuador, Mexiko eta El Salvadorren, besteak beste, gorakada antzeman da XXI. mendearen lehen urteetan.
XX. mendearen amaiera, mundu mailan, 15 urtetik gorako mila pertsonatik hogeik kontsumitzen zuten.

EUROPAKO ERREALITATEA

Europako herrietan, heroinarekin egiten den esperimentazioa gazteen %1-2an mantentzen da. Opiazeoak dira oraindik ere “droga problematikoena” eta tratamendua eskatzen duten pertsona guztien hiru laurdenak kontsumitzen du gutxi gorabehera.

ORDEZKAPEN TRATAMENDUAK: METADONA
 
1991tik aurrera, metadona banatzen duten osasun etxeak zabaldu ziren gure herrian. Laguntza mota hau gero eta hedatuagoa dago.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa