AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Mendetasuna

Sintesi drogak

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Estasia :: Ondorioak eta arriskuak

Estasi kontsumitzaileek energia sentipena eta desinhibizioa bilatzen dute (blokeoak, defentsak eta debekuak lasaitu egiten dira estasiaren eraginpean). Plazer eta urduritasun sentipenaz gainera, ingurukoekin izaten diren harremanak askoz askeagoak dira.

Estasiak sortzen du, lehenik eta behin, estutasun txiki bat, presio arteriala handitzen da, erritmo kardiakoa bizkortzen da eta masailezurreko muskuluak uzkurtzen dira; azala hezetzen da, ahoa lehortzen da. Ondoren euforia arin bat agertzen da, ongizate eta plazer sentipena. Geroago, lasaitzea dator, zentzumenen garapen handiagoa eta besteak ulertu eta onartzeko sentipena (enpatia).

Estasiaren kontsumoak gorputzaren deshidratazioa eragiten du. Horregatik beharrezkoa da behar bezalako hidratazioa mantentzea, batez ere kontsumitzailea giro astun batean badago (aire girotu sistema egokia ez duten dantzalekuak, adibidez) eta ariketa fisiko trinkoa egiten badu (gelditu gabe dantzatu ordu luzez).

Zenbaitetan, kontsumoa gertatu eta hiruzpalau egun geroago, erabiltzaileak estutasuna edo depresioa eragin lezaketen hutsuneak nabaritzen ditu. Sendagilearen kontsultara joan behar izaten da halakoetan.

Kontsumo sarri eta ohikoak argaldu eta ahuldu egiten ditu pertsona batzuk; aldartea ezegonkorra bihurtzen da, eta jokabide oldarkorrak ager litezke. Kontsumo mota honek gaitz psikiko larri eta iraunkorrak eragin edo agerian uzten ditu.

Beste substantzia batzuekin batera hartuz gero, arriskuak handitu egiten dira.

Arriskuak handitu egiten dira, nonbait, kontsumitutako dosiaren, produktuaren konposizioaren eta erabiltzailearen ahultasunaren arabera. Tratamendu farmakologikoa duten pertsonak arrisku larrian egon ohi dira, sendagaiekin egon litezkeen elkarrekintzen ondorioz, batez ere aspirina, GIBaren aurkako zenbait sendagai eta antidepresibo batzuk.

Estasiaren kontsumoa bereziki arriskutsua da ondorengo gaitzak dituzten pertsonentzat: erritmo kardiakoaren gorabeherak, asma, epilepsia, giltzurrun arazoak, diabetea, astenia (nekea) eta arazo psikologikoak.

Ikerketa zientifikoek agerian utzi dute zelula nerbiosoak endekatzeko arriskua dagoela, kontuan hartuz ez dela haien alderanzgarritasuna ezagutzen. Gainera, estasiak aurresan ezin daitekeen epean endekapenezko gaixotasunak edo depresio baten eragileak izan daitezkeen gaitzak ekar litzake.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa