![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Estasia :: Sintesi drogakEstasia kimikaren bilakaerarekin batera agertzen diren substantzia multzo berri baten adibidea da: sintesi drogak. LSDLSD edo azido lisergikoaren dietilamida zekale-ainotik (zekalearen onddo bizkarroitik) lortzen da. Paper lehortzaile baten moduan ageri da, “mikropuntu” baten moduan (lapitz baten puntaren antzekoa) edo isurkari moduan. Tripi edo azido batek 50 eta 400 mikrogramo arteko LSD kopurua du.. LSDa haluzinogeno indartsua da. Zentzumenen aldaketa bortitzak eragiten ditu, haluzinazioak, barrealdi kontroalezinak, eldarnioa, eta abar. Ondorio hauek, inpaktu psikologiko indartsua dutenak, aldatu egiten dira pertsonaren arabera. “Tripi” baten ondorioek 5 eta 12 ordu artean irauten dute, eta batzuetan gehiago. Jaitsiera oso desatsegina izan daiteke; erabiltzailea nahasi egiten da, estutasuna nabaritzen du, izualdiak eta paranoia krisiak, fobiak eta eldarnioak izaten ditu. LSDaren erabilerak gaitz psikiatriko larri eta iraunkorrak eragin edo ekar litzake. Anfetaminak edo speedaAnfetaminak (speed, ice edo kristala) substantzia psikoestimulatzaile oso indartsuak dira, jateko gogoa eta logura eragozteko ahalmen handia dutenak. Jaten diren pilulak dira edo arnasteko hautsa. Gehienetan beste produktu batzuekin nahasten dira. Alkoholarekin edo estasia bezalako beste gai psikoaktiboekin (MDMA) nahasiz gero, arriskuak areagotzen dira. Estimulatzaile fisikoak direnez gero, kontsumitu ondoren neke sentipena desagerrarazi eta menderaezintasun ilusioa sortzen dute. Ondorioek zenbait ordu irauten dute. Kontsumoak gorputzaren egoera orokorra aldatzea ekar lezake, desnutrizioaren eta erne egoeraren ondorioz, neke eta urduritasun handia sortzen baitute eta, batzuetan, gaitz psikikoak (psikosia, paranoia). Azalean ere arazoak sor litezke (pikorrak, aknea). Beheraldia oso zaila izan daiteke: masailezurreko uzkurdura, larritasun krisia, egoera depresiboak eta suizidio arriskua. Produktu hauek oso arriskutsuak dira depresio kasuetan, bihotz arazoak eta epilepsia arazoak daudenean. PopperrakPopperrak substantzia hodi zabaltzaileak dira. Medikuntzan erabiltzen dira bihotzeko gaixotasun jakin batzuk tratatzeko. Esnifatzen direnean, ondorioa ia berehalakoa izaten da: itolarri zorabiagarri eta estimulatzailea. Erabiltzaileak barne berotasuna sentitzen du eta sentsualitatea areagotzen zaio. Ez du bi minutu baino gehiago irauten. Popperren kontsumoak xafla gorrixkak sorrarazten ditu azalean, zorabioak, buruko-minak, oso bortitzak baina gutxi irauten dutenak, eta begi barneko presioaren handitzea. Dosi handietan, popperek arnas depresioa eragin dezakete, baita sudur trenkada hondatu ere. Ohiko kontsumoak anemia larriak eragiten ditu (nekea globulu gorriek ezin dutelako oxigenoa finkatu), erekzio arazo iragankorrak, aurpegia gorritu eta puzten da, eta zolda horixkak agertzen dira sudur eta ezpainen inguruan. Kontzentratuz gero, zorabio ikaragarriak eragiten dituzte. Beste substantzia psikoatibo batzuekin edo sendagaiekin batera hartuz gero, arriskuak areagotu egiten dira. GHBGamma OH substantzia izen desberdinekin ezagutzen da. Haietatik ohikoenak "GHB", "GHB2" eta Estasi Likidoa dira. Uretan disolbatzen den hauts edo pikor antzera saltzen da. Anestesian erabiltzen da eta, bereziki, obstetrizian. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik, helburu medikoak ez dituen droga moduan erabiltzen da. Gaur egun aisirako erabiltzen da, eta batzuetan, jokabide kriminal batzuen eragilea izan da, hortik dator "date rape drug" (bortxaketaren droga) izena, molekularen ahalmenak direla eta: amnesia, mozkorraren antzeko egoera, ekintza aldi oso laburrak. Koma kasuak ere gertatu izan dira, batik bat alkoholarekin batera hartu denean. Ketamina edo K espezialaKetaminak ondorio haluzinogenoak eragiten ditu eta anestesianteen eta analgesikoen ahalmenak ditu. Konprimitu moduan saltzen da, “estasi” etiketa pean. Askotan beste substantzia edo sendagai batzuekin lotzen da, hala nola, efedrinarekin. KET eta KETTY izenez ezagutzen da eta eragiten dituen ondorio haluzinogenoak direla-eta esnifatzen da festetan. Ketaminaren legez kanpoko erabilera arriskutsua da eragiten dituen ondorioak direla eta. Besteak beste aipa genitzake: Kordea galtzen da, oka egiten da eta itotzeko arriskua dago biriketan likidoa pilatu baitaiteke okada zurgatzeagatik. Gaindosia gertatuz gero, arnasa gelditzea eta bihotzak huts egitea gerta liteke. Oxido nitrosoa edo gas barre eragileaOxido nitrosoa industrian erabiltzen den gasa da, konpresio gas moduan elikadura aerosolentzat edo aire propultsatzaile moduan pieza mekanikoak garbitzeko. Gainera medikuntzan ere erabiltzen da, kirurgian hain zuzen, anestesiko moduan. Oxido nitrosoa aisirako ere erabiltzen da herrialde batzuetan, gauez egiten diren festetan. Kontsumoak kontzientzia aldaketak, euforia, ikusmen eta entzumen distortsioak, lasaigarritasuna, zorabioak, estutasuna, larritasuna eta gaitz digestiboak (nazka, okadak) eragin ditzake. Berehalako eta epe luzeko arriskuak eragin litzake osasunarentzat: Berehalako arriskuak: ondorio bizkor eta laburrek kontsumoa errepikatzea ekar lezakete. Ondorioz, erabiltzaileak itotzeko arriskua izan lezake oxigeno falta dela eta (batez ere gasa purua bada) edo birikan likidoa pila daiteke okadak zurgatzeagatik. Arriskuak areagotu egiten dira oxido nitrosoa beste droga batzuekin kontsumitzen denean (alkohola, kanabisa, estasia…). Arriskuak epe luzera: erabilera kronikoak (egunero, adibidez) gaitz neurologikoak eragin litzake (dardarak, mugimenduen deskoordinazioa), B12 bitaminaren gabeziari lotuak. Erorikoak gerta litzake eta ondorioz traumatismoak. Ez da ibilgailurik gidatu behar. Gainera, gas suharberak leherketa arriskua ere eragin lezake erretzaileak inguruan egonez gero. GHBri, ketaminari eta oxido nitrosoari buruz gaur egun dakigunarekin ezin genezake zenbateraino zabaldua dagoen esan, baina, itxuraz, kontsumoa murriztua da. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |