AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Dopatzea ez da jolasa

Kirola eta substantzia dopatzaileak

Ondorioak eta arriskuak

Kontsumoko joerak

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Dopatzea :: Kirola eta sustantzia dopatzaileak

Dopatzea da “substantzien eta talde farmakologiko debekatuen eta arauzkoak ez diren metodoen sustapena, zirikatzea, kontsumoa edo erabilera, kirolarien ahalmen fisikoak handitzeko edo parte hartzen duten txapelketetako emaitzak aldatzeko”.

Zaila da zehatz-mehatz jakitea zein den baimendu gabeko substantzien hauen egiazko kontsumoaren eragina kirol arloan. Dena dela, azken urteetako datuen arabera, kontrol positiboen eraginak beherakada izan du nonbait.

Indarrean dagoen Kirolaren Legeak (1990eko urriaren 15eko Legea, 10/1990 zk.) Antidopatzearen Batzorde Nazionalaren sorkuntza arautu zuen, zuzenean Kirolaren Goi Kontseiluaren mende. Hari dagokio substantzien eta metodo debekatuen zerrenda lantzea.

Kirolen Goi Kontseiluaren 2000ko martxoaren 21eko Ebazpenak substantzien, talde farmakologikoen, dopatze metodoen eta kirolean debekatutako manipulazioen zerrenda eguneratu eta ataletan banatu zuen:

I. atala
Substantzia eta talde farmakologiko debekatuak:

• Estimulatzaileak (A mota)
• Analgesiko narkotikoak
• Anestesiko lokalak
• Kanabisa eta deribatuak
• Alkohola
• Blokeatzaile beta edo adrenergikoak

II. atala
Substantzia eta talde farmakologiko debekatuak:
• Estimulatzaileak (B mota)
• Anabolizatzaileak
• Hormona peptidikoak, substantzia mimetikoak eta antzekoak
• Glukokortikoideak

III. atala
Dopatze metodo debekatuak:
• Odol dopajea
• Oxigenoa garraiatzaile artifizialak ematea edo plasma hedatzaileak
• Manipulazio farmakologikoa, fisiko eta kimikoak

Noizean behin (bereziki, anestesiko lokal eta kortikosteroideekin) onargarria da Zerrenda honetako produktu batzuk erabiltzea, preskripzio fakultatiboz eta betiere erabilera justifikatua izan eta jakinaraziz gero, epe eta forma egokian, dagokion erakundeari. Beste kasu batzuetan (adibidez, kanabisa edo bere deribatuak eta alkohola) debekua dagokion kirol Federazioaren iritziaren esku uzten da.

Pertsonen osasunean dituen ondorioak kontuan hartuz, substantzia debekatuak 2 oinarrizko taldetan biltzen dira:

1) Garunaren sari sisteman jarduten duten substantziak (estimulatzaileak, narkotikoak, anabolizatzaileak, kortikosteroideak, betablokeatzaileak), eta

2) Kontzientziaren aldaketarik ekartzen ez duten substantziak, ezta mendetasun psikikorik ere, baina osasunarentzat arriskutsuak direnak (diuretikoak, hazkuntza hormonak, EPO, anestesiko lokalak).

Dopatze substantziak eskuratzeko modua

Bada dopatze substantzien merkatu beltz bat, preskripzio medikoarekin lortutako sendagaiez elikatzen dena nahiz zirkuitu farmazeutiko legaletik desbideratzen diren sendagaiez, baita jatorri eta kalitate ezezaguna duten haiez ere, ezkutuko laborategien edo iruzurrezko inportazioen bitartez lortzen direnak.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa