AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Dopatzea ez da jolasa

Kirola eta substantzia dopatzaileak

Ondorioak eta arriskuak

Kontsumoko joerak

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Dopatzea :: Ondorioak eta arriskuak

ESTIMULATZAILEAK

Anfetaminak, kokaina, efedrina eta haietatik eratorritako produktuak dira erabilienak.

Estimulatzaileak kontzentrazioa eta atentzioa handitzeko kontsumitzen dira, eta nekea gutxitzeko. Oldarkortasuna handitzen dute eta pisua galtzen laguntzen dute. Substantzia hauek sistema kardiobaskularra eta neurologikoa oztopatzen dute. Kontsumoak gaitz psikiatrikoak eragin litzake.

Substantzia horietako batzuen erabilerak sortutako nekearen atalase fisiologikoa gainditzeak ahultasuna eragin lezake eta ondorioz, erabiltzailea akitu daiteke eta hil.

ANABOLIZATZAILEAK

Gehienak testosteronaren deribatuak dira, gizonezkoen sexu hormona.

Produktu hauek gorputzaren ehunak garatzen dituzte: muskuluak, odola… Indarra, erresistentzia, oldarkortasuna, zauri bat suspertzen laguntzen dute. Anabolizatzaile batzuek oinazeak gutxitzen dituzte, batez ere artikularrak.

Kontsumitu diren dosien arabera, produktuen tendinitisa, aknea, buruko minak, sudurreko odol jarioak, muskuluak urratzea, gibelaren gaitzak eta gaitz kardiobaskularrak eragin ditzakete, baita heriotza ere, eta minbizia mota ugari eragin ere.

Anabolizatzaileek mendetasun fisikoa eragin dezakete.

KORTIKOSTEROIDEAK

Nekearen aurkako substantzia hauek psikoestimulatzaileak eta antiinflamatorioak dira. Oinazearen tolerantzia handitzen dute eta egoera normalean ezinezkoa izango litzatekeen esfortzua mantentzen laguntzen dute. Kortikosteroideen kontsumoak ahultasuna sortzen du bereziki tendoietan, muskuluak urratzen ditu, infekzio lokalak eta orokorrak eragiten ditu. Sintomak neke kroniko txiki batetik hasi —ordura arte lortutako markak jaisten dira— eta heriotza ere eragin dezakeen hutsegite kardiobaskularreraino.

Kortikosteroideek mendetasun fisikoa eragin lezakete.

NARKOTIKOAK

Substantzia hauek loa eragin eta sentiberatasuna moteltzen dute. Oinazea desagerrarazteko edo sentikortasuna moteltzeko erabiltzen dira, eta ongizate sentipen eragiten dute. Ondorio kaltegarriak dituzte: arnas depresioa eta mendetasun fisikoa, eta kontzentrazioa eta koordinazio ahalmenak gutxitzea.

BETABLOKEATZAILEAK.

Sendagai hauek maiztasun kardiakoaren erritmoa arautu eta murrizten dute. Dardarak gutxitzen dituzte eta antiestres moduan jarduten dute.
Ondorio kaltegarrien artean, besteak beste, neke iraunkorra, tentsio arteriala jaistea, muskuluen karranpak, depresio psikikoa eta sexu inpotentzia dira, kontsumoa ohikoa eta errepikatua bada.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa