AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Psikofarmako motak

Mendetasuna

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Psikofarmakoak :: Psikofarmako motak

BENZODIAPEZINAK

Antsiolitikoak edo hipnotikoak, ezinegon edo estutasun seinaleak lasaitzeko agintzen diren psikofarmakoak dira, ahalmen lasaigarriak eta muskuluak lasaitzeko ahalmenak dituztelako.

Oroimena galaraz dezakete arestian gertatutako gertakariei dagokienez, erne egoteko gaitasuna ere murrizten dute, logura eragin eta erreflexuak gutxitzen dituzte. Gaitz horiek arriskutsuak izan daitezke motordun ibilgailu bat gidatzeko edo bestelako makina bat erabiltzeko.

Tratamendu batean alkohola administratzea kaltegarria da, psikofarmako horien ondorio lasaigarriak areagotzen baititu. Benzodiazepinak buprenorfina edo metadona bezalako heroinaren ordezkapen tratamenduekin bateratuz gero, gaixoak arnas depresioa izan lezake eta horrek, ondorioz, heriotza ekar liezaioke.

Benzodiazepinek mendetasun fisikoa eta psikikoa eragin dezakete, tratamenduaren iraupenak, beste mendetasun batzuen aurrekariek, emandako dosiak eta alkoholak eraginda. Mendetasun psikiko eta fisikoa azaleratzen dira tratamendua bat-batean eteten denean: gabezia fenomenoa sortzen da eta sintoma nagusiak abstinentzia, lo ezina, oinaze muskularrak, estutasuna, suminkortasuna eta asaldura dira.

FARMAKOA PIXKANA ERRETIRATZEAK GAITZ HORIEK SAIHESTEN DITU

LASAIGARRIAK EDO ANTSIOLITIKOAK

Estutasuna eta ezinegona gutxitzen dituzte (loezina, tentsio muskularra…).

Ez dira gaitz jakinentzat agintzen, baizik eta estutasun orokor bati erantzuteko. Hala ere, horrelako edozein egoerak ez du zertan nahitaez farmakorik eskatzen.

Lasaigarri errezetatuenak, batez ere aldi luzeetarako, benzodiazepinen familiakoak dira. Mendetasun fisiko eta psikikoaren arriskua dakarte.

Lasaigarriak, batzuetan, dosi masiboetan erabiltzen dira edo beste droga batzuekin batera.

LO ERAGILEAK EDO HIPNOTIKOAK

Loa eragiteko edo mantentzeko, edo biak batera lortzeko erabiltzen dira. Izan ere, erne egoera gutxitu dezakete pertsona esna dagoen bitartean.

Lo eragile errezetatuenak, batez ere aldi luzeetarako, benzodiapezinen familiakoak dira. Lo eragileak jokabide drogamendeko bat balego bezala erabiltzen dira batzuetan, dosi masiboetan edo beste droga batzuekin batera.

NEUROLEPTIKOAK

Psikiatrian erabiltzen diren farmakoak dira, batez ere psikosien tratamenduan (adimen gaixotasunak jokabidean, emozioetan, nortasunean eragina dutenak, eta gaixoak onartzen ez duen izaera patologikoarekin).

Gaixotasun horien tratamenduan, sarritan luzeak, gaixoari laguntza psikologiko eta soziala ematea tratamendu medikoa bezain garrantzizkoa da.
Tratamendu farmakologiko ororentzat bezala, ez da komenigarria tratamendua etetea sendagilearen iritzia izan gabe.

Produktu hauek ez dute mendetasun arriskurik sortzen.

ANTIDEPRESIBOAK

Depresioaren tratamenduan erabiltzen dira. Sintomak hauek dira: bizitzeko interesa edo plazera guztiz gutxitzea, loaren gorabeherak, urduritasuna edo apatia, nekea edo energia galtzea inolako azalpenik gabe, baliogabea sentitzea edo gehiegizko errutasuna, pentsatzeko eta kontzentratzeko ahalmena gutxitzea.

Antidepresiboek bilatzen ez diren ondorioak ekar litzateke: arreta galtzea, logura, urduritasuna.

Botika hauek sendagileak diagnostikatzen dituen depresioetarako gorde behar dira eta ez dira zailtasun pasakorretarako errezetatu behar.

Ez dute mendetasun fisikorik sortzen.

Hala ere, kantitatea pixkana gutxitu behar da nazka edo zorabioak bezalako sintomak saihesteko, badaezpada bat-batean uzten bada.

AHOLKU BATZUK

• Lasaigarriak edo lo eragileak aldi baterako errezeta daitezke, osasunarentzat ondorio kaltegarririk izan gabe.

• Psikofarmakoak ez dira sendagilearen agindurik gabe berriro erabili behar, eta ez zaizkie beste pertsona batzuei gomendatu behar: preskripzioak pertsonalizatua izan behar du.

• Kontsulta mediko batek ez du da nahitaez errezeta bat emanez bukatu behar, batez ere lasaigarri edo lo eragileak errezetatzen.

Estutasuna egoteak ez du nahitaez lasaigarriak agindu behar direnik esan nahi. Sendagileak jakingo du gaixotasun bat ote den edo zailtasun iragankor bat, eta irtenbide egokienak planteatuko dizkio orduan gaixoari

• Gaixoak sendagilearen argibideei jarraitu behar die zorrotz.
© EDEX 2020 Fitxa teknikoa