AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Psikofarmako motak

Mendetasuna

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Psicofármacos :: Auzi legalak

SENDAGAI PSIKOAKTIBOAK. FABRIKAZIOA, BAIMENA ETA PRESKRIPZIOA ZORROTZ ARAUTUAK DAUDE

Indarrean dagoen Sendagaiaren 25/1990 Legeak ezartzen du ezin dela ezein sendagai merkaturatu ez badu Estatuaren Administrazioaren aldez aurreko osasun baimenik eta ez bada Espezialitate Farmazeutikoen Erregistroan aldi berean inskribatzen.

Arau orokor gisa, sendagaiak errezeta bidez bakarrik salduko ditu botikariak edo haren gainbegiradapean. Gainera, badira beste betebehar bereziak sendagai estupefazienteak, psikotropoak eta berez hala eskatzen duten beste batzuk agintzeko.

Honela:

• 1961eko Estupefazienteei buruzko Hitzarmen Bakarraren I. zerrendan sartutako eta ondorengo aldaketetan agertzen diren sendagaien preskripzioa errezeta ofizialen bitartez egin behar da, Osasun Zerbitzuek banatzen dituztenak, erabilera identifikazio baldintza zorrotzen pean. Errezeta horiek gehienez 10 eguneko balioa dute agintzen diren unetik eta gehienez 30 egunetarako medikazioa hartzen dute, eta ez dituzte inola ere 4 ontzi baino gehiago gaindituko.

• 1961eko Estupefazienteei buruzko Hitzarmen Bakarraren II eta III Zerrendetan dauden substantzia estupefazienteek dauzkaten espezialitate farmazeutikoen kasuan, edo 2829/1967 E.D.-ren I Eranskinaren II, III eta IV Zerrendetan sartutako substantzia psikotropikoen kasuan, botikariak, era berean, pertsonaren nortasuna egiaztatu beharko du eta errezetaren atzealdean NA zenbakia idatziko du.

Opiazeoen mendekoak diren pertsonen tratamenduek ere araudi berezia dute. 75/1990 eta 5/1996 E.D.-ek printzipio aktibo jakin batzuek dauzkaten tratamenduak arautzen dituzte (Metadona, Morfina, Laam,…), hogeita bat egun gainditzen duten programetan preskribatzen direnean eta opiazeoen mendetasun diagnostiko baieztatua kreditatzen zaien pertsonei. Kasu horietan, medikazioa prestatzea eta ematea, zentro baimenduen zerbitzu farmazeutikoen ardura izateaz gainera, horretarako akreditazioa duten farmazia bulegoek ere egin dezakete.

• Ekainaren 25eko 1416/1994 E.D.-ak, giza erabilerarako sendagaien publizitateari buruzko 92/28/CEE Europako arteztaraua aldatzen duena, substantzia psikotropikoak edo estupefazienteak dauzkaten sendagaien publizitatea debekatzen du.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa