![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Psikofarmakoak :: MendetasunaNahiz eta farmako psikoaktibo batzuek mendetasun fisikorik ez sortu, mendetasun psikikoa sor liteke, pertsonaren eta substantzia bakoitzaren arabera. Benzodiazepinek mendetasun fisikoa eta psikikoa sor dezakete. Psikofarmako baten kontsumoa aldatu edo handitzen denean, sendagilearen agindua kontuan hartu gabe, mendetasun psikofarmakologiko baten aurrean egon gintezke. Aipatu nahi ditugun farmakoak ugariak dira: psikotropikoak, opiazeoak, barbiturikoak, anfetaminak, benzodiazepinak. Hiru motatako mendetasun psikofarmakologiko bereizten dugu. MENDETASUN PSIKOFARMAKOLOGIKOA Farmako mota orori dagokio. Sendagai bat baino gehiago batera hartzea normala da.
Kontsumo molde hau mendetasunari asimilatzen zaio (noiz hasten da mendetasuna?): erabiltzailearen bizimodua kontsumoan oinarritzen da. MENDETASUN PSIKOFARMAKOLOGIKOA DROGAMENDEKOEN ARTEAN Psikofarmakoek sentipen berriak ematen dituzte, edo beste arrazoiren batzuengatik kontsumitzen diren substantzia psikoaktiboen ondorio lasaigarriak edo kitzikagarriak modulatzen dituzte. Bilatzen diren ondorioen edo eskura dauden produktuen arabera, erabiltzaileek nahasketak dosifikatzen dituzte zehaztasun handiago edo txikiagoarekin, edo ausaz erabat. MENDETASUN PSIKOFARMAKOLOGIKO EZEZAGUNA Farmakoak, oro har, preskripzio mediko baten ondoren hartzen dira eta, zailtasunak iraun edo sintoma berriak agertzen badira, gaixoa sendagai andana hartzen has daiteke. Izan ere, erabiltzaileak sendatuko duen produktua bilatuko du beti, eta sendagileak, eskariaren zilegitasuna aitortu ahala, sendagai berriak agindu edo dosia handitzen du, edo biak. Egoera korapilatu egiten da gaixo bera denean nahasketak egiten edo sendagile baten edo batzuen errezetak nahasten dituenean. Kasu horretan, gaixoak, eskura dituen errezeten arabera, ez du produktu bakar bat ere kentzea onartuko, eta gehiegizko konprimitu eta pilula kantitateak hartuko ditu, behin eta berriz. Jokabide horretan, zaila da mendetasun fisiko edo psikikoa sintomari zaion beldurretik eta sendagaia hartzeko gogotik bereiztea. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |