![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jokatu, erantzun, lagundu, laguntza jaso Nerabezaroa eta esperimentazioa Kontsumoak aurretik ez juzgatzea |
Nerabezaroa eta esperimentazioaLehen zigarroa, lehen mozkorra, lehen maitasuna, lehen sexu harremana: nerabezaroa esperientzien aldia da. Proba horiek helduek askotan gehiegizkoak jotzen dituzten jokamoldeetan gauzatzen dira. “Zaratatsuak” (jarrera probokatzaileak) edo “isilak” (nor bere baitan biltzea), adierazpen hauek ez dute a priori esan nahi nerabeak zailtasunak dituenik. Proba eta zalantza aldi honetan, gurasoekiko mendetasun loturak mantendu edo burujabetasuna bilatzen ari den unea gogorra izaten da batzuetan nerabearentzat eta bere ingurunearentzat. Helduentzat, gurasoentzat bereziki, erronka nagusia seme-alaben heziketan garrantzitsuak jotzen dituzten balioak mantendu eta baieztatzea da. Helduek beren esku-hartzeak eta beren agintearen baieztapena dosifikatzeaz gainera, ezinbestekoa da mugak markatzea eta nerabeari inguruan dituen arriskuen berri ematea. Bestalde, beharrezkoa da nerabea baloratzea, animatzea eta kanpoko munduarekin dituen harremanak erraztea. Nerabe bati bere gaitasun pertsonalak garatzen laguntzea bere mugak ezagutzen laguntzea bezain garrantzitsua da. Bereziki, bere baitan biltzeko jokabidea agertzen badu, konfiantza dosi handia behar badu eta autoestimurik ez badu. . |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |