![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jokatu, erantzun, lagundu, laguntza jaso Nerabezaroa eta esperimentazioa Kontsumoak aurretik ez juzgatzea |
Kontsumo problematikoaz hitz egiteko eta laguntza jasotzekoLehen kontaktua sendagile orokorrarekin edo ondoren, espezialista batekin (psikologo, psikiatra) egiteak behar bezalako laguntza aurkitzen lagun dezake, batez ere substantzia psikoaktiboen kontsumoak zailtasun psikologikoekin edo jokabide orokorreko zailtasunekin batera gertatzen bada. Osasun etxeetan eta zerbitzu sozialetan, aholkularitza eta zaintza eskaini daiteke hala eskatzen duten herritar guztiei. Badira arreta espezializatua eskaintzen duten guneak, kontsumitzaileari lagundu eta tratamendua eskaintzeko prest daudenak, kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Drogamendekoentzako Arreta Zentroek, izen desberdinekin, drogekin dituen harremanak direla-eta, arazoak dituen pertsona oro hartzen dute, eta era askotako programak eskaintzen dizkiote (sendagileak, psikologoak, laguntza soziala, heziketa, eta abar). Gure herriko osasun publikoak drogamendetasunen arreta barne hartzen dute legez behartuta dauden osasun zerbitzuen artean. Talde Terapeutikoak Gure herrian hamarnaka Komunitate Terapeutiko daude, milaka drogamendeko hartzen dituztenak. Erreferentziazko zentroko profesionalek bideratzen dituzte haietara. Komunitatean egiten den egonaldia aldakorra da, baina 6 bat hilabetekoa izan ohi da eta drogaren abusuari bizi proiektu alternatiboa berreraikitzen hasten laguntzen du. Komunitate Terapeutikoaren ondoren, gizarteratzeko aukera batzuk planteatzen zaizkio subjektu bakoitzari: harrera etxebizitzak, lanpostuak, hezkuntza laguntza eta, azken finean, gizarte euskarri gisa jokatzen duten neurriak, mailakako normalizazioa bultzatzeko. Espetxe arloan berriz, programa batzuk garatzen dira kutsadura arriskua murriztu eta prozesu terapeutiko bat hasteko, pertsona bertatik irtetean, baliabide komunitarioarekin harremanetan jarrai dezan. Alkoholismoaren tratamendua Gure osasun eta gizarte zerbitzuen sistemak pertsona alkoholikoak hartzen dituzte, oro har, anbulatorio erregimenetan, eta ospitaleratzeko aukera izaten dute, egoeraren larritasunak hala eskatzen duenean. Tabakoaren ohitura galtzea Tabakoa uzteko motibazioa duten pertsonei laguntza profesionala eskaintzeko tresna ugari daude. Bakarkako edo taldeko programa, laguntza psikologiko edo farmakologikoak, edo biak batera, pertsona bakoitzaren beharretara egokituak. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |