![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jokatu, erantzun, lagundu, laguntza jaso Nerabezaroa eta esperimentazioa Kontsumoak aurretik ez juzgatzea |
Erreferentziak emateaGatazkatatik ihes egiteak ez ditu arazoak konpontzen. Zerbait arriskutsua edo debekatua egiteko prest dagoen gazte bati ez esatea, nerabe bati ez esatea, agintea erabiltzeko beldurrik gabe, hezkuntza jarrera funtsezkoak dira berarentzat, bere adimena jakintza gai berrietara irekitzea esan nahi duten haiek bezainbeste. Azterlanek baieztatu egin dute debekuek duten hezkuntza eginkizuna gazteenen kontsumoetan. Nerabea animatzea tabakoarekin eta alkoholarekin egiten dituen saioak ahalik eta gehien atzeratzeak abusuzko jokabideak edo geroagoko mendetasunaren arriskua murriztu litzake, droga horiei eta beste batzuei dagokienez. Bestalde, ikerketak gurasoen eta nerabeen arteko elkarrizketak gazteen jokabidean duen eginkizun positiboa baieztatu du. Gurasoekin komunikazio egokia dutela adierazi duten nerabeek gurasoekin auzi kezkagarriez hitz egitea zaila dela diotenek baino gutxiago erretzen dute. Tabakoarekin eta alkoholarekin egiten dituzten saioak ahalik eta gehien atzeratzeak abusuzko jokabidea edo geroagoko mendetasunaren arriskua murriztu lezake. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |