![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jokatu, erantzun, lagundu, laguntza jaso Nerabezaroa eta esperimentazioa Kontsumoak aurretik ez juzgatzea |
Kontsumoak aurretik ez juzgatzeaArdo batek pertsona bat alkoholiko egiten ez duen bezala, eta zigarro batek erretzaile bat, noizean behin “porroak” erretzen dituen gazte bat ez da drogamendekoa. Kontsumo horrek ez du nahitaez beste produktu edo kontsumo mota are arriskutsuagoetara eramango. Familiak eta lagunek arriskuez jabetzen lagunduko diote, informazio oinarrizko, argi eta zehatzak emanez gero, bere ahuleziak eta puntu indartsuak aurki ditzan. Produktuen eskaintzaren eta ingurunearen eraginaren aurrean, errazagoa da aukera arduratsuak aukeratzea. Abusuzko kontsumoak eta mendetasunak arrisku jokabide multzo baten zati dira askotan edo zailtasun iragankor sakonagoak islatzen dituzten sintomen zati, eta beharrezkoa da haietaz jakitun egotea. Tabakoarekin eta alkoholarekin egiten dituzten saioak ahalik eta gehien atzeratzeak abusuzko jokabidea edo geroagoko mendetasunaren arriskua murriztu lezake. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |