![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jokatu, erantzun, lagundu, laguntza jaso Nerabezaroa eta esperimentazioa Kontsumoak aurretik ez juzgatzea |
Ingurunearen eginkizunaPertsona bakoitzak harreman bakarra sortzen du besteekin eta munduarekin, eta estrategia pertsonalak garatzen ditu plazera sentitu edo ez sufritzeko. Substantzia psikoaktiboen kontsumoak toki garrantzitsua du estrategia horien artean. Ez dago, beraz, errezetarik pertsona batek, eta bereziki gazte batek, substantzia psikoaktiboak erabil ditzan saihesteko. Nerabezaroan denak egingarria ematen du, esperientzia eta ezagutza berrien adina da. Une jakin baten bizipenak beharbada ez dira behin betikoak izango, beraz alferrik da saio bat edo hutsegite bat dramatizatzea. Krisialdi batean, helduak une egokia aurkitu beharko du bere burua azaltzeko eta jarrera egoki bat erakusteko. Ez badu lortzen, laguntza bila lezake gai diren pertsonen artean (laguntza eta zaintza tokiak). ZER GALDERA EGIN DROGA BATEN ERABILEAREN AURREAN? • Zein da/dira kontsumitzen den/diren substantzia/k? Beharrezkoa da galderak egitea, kontsumoari buruz konfiantza osoz hitz egitea, dena dela. Kontsumo gehienak desagertu egingo dira ondorio larririk gabe elkarrizketa badago. Hala ere, egoera jakin batzuetan, beharrezkoa da laguntza eskatzea. Onartzea da, askotan, ustez jasanezinak diren egoerei irtenbideak aurkitzea. AHOLKUA ETA LAGUNTZA BILATZEA ETA DA AHULTASUN EDO TRAIZIO SEINALEA. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |