![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Alkohola :: Ondorioak eta arriskuakAlkohola ez da digeritzen, baizik eta zuzenean pasatzen da hodi digestibotik odol hodietara. Minutu batzuetan, odolak gorputz osora garraiatzen du. Alkoholak lasaitu eta desinhibitzen du. Epe laburrean eta dosi handiak hartuz gero, horditzea eragiten du, baita gaitz digestiboak, nazka, eta okadak ere, besteak beste. Arrisku sozialak:
Osasun arriskuak: Epe luzera, alkoholaz kronikoki abusatzen duen pertsonak patologia ugari garatzen ditu: minbizia (aho, eztarri eta esofagoan, besteak beste), gibelaren gaitzak (zirrosia) eta pankrearen gaitzak, gaitz kardiobaskularrak, sistema nerbiosoaren gaixotasunak eta gaixotasun psikikoak (estutasuna, depresioa, jokabidearen gorabeherak) Alkohola gehiegi kontsumitzeak trafiko istripuak, suizidioak, minbizi mota ugari (gibelean, pankrean, kolonean) eta bihotz gaixotasunak eragiten ditu, besteak beste. Alkoholak, orobat, hilketen proportzio handi batekin du zerikusia, baita errepideetako istripu hilgarrien 1/3 eta etxeko istripuen 1/5 proportzioekin ere. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |