![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zer da? |
Alkohola :: Kontsumoko joerakGaur egun, edari alkoholdunen kontsumoan beherakada orokorra antzeman dugu, baina, proportzioak, dena den, guztiz altuak dira oraindik ere. Herritarren sektore guztietan, haurtzaroa salbuetsirik, errazagoa da kontsumitzaile bat aurkitzea pertsona abstemio bat baino. Beherakada izan da ardo eta garagardoaren kontsumoan, baina igo egin da konbinatuen eta graduazio altuko alkoholen kontsumoa. Gizonezkoengan nahiz emakumezkoengan, adin nagusitasunak bat egiten du alkoholaren ohiko kontsumitzaileen proportzioaren gehikuntza handiarekin. 18 eta 25 urte arteko gizon-emakumezkoen artean ematen da ohiko kontsumoaren tasarik altuena. URTEKO HILKORTASUNA Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, urtero Europan 55.000 gazte hiltzen dira alkoholaren abusuaren ondorioz. EMAKUMEZKOEN KONTSUMOA Gure herrian, emakumeen alkohol kontsumoaren bilakaerak adierazten du gizonezkoen kontsumoarekin parekatzeko joera duela. Mutilak, dena den, sarriago eta gehiago mozkortzen dira. |
© EDEX 2020 | Fitxa teknikoa |