AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Mendetasuna

Arriskua gutxituko duen erabilerarako aholkuak

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Alkohola :: Mendetasuna

Pertsona batzuk aisirako kontsumo kontrolatutik (“erabilera”), kontrolatu gabeko gehiegizko kontsumora pasatzen dira (“abusua” edo “erabilera problematikoa”).

Alkoholaren gehiegizko kontsumoarekin zerikusia duten gaitzak oso une aldakorretan agertzen dira, pertsonaren arabera betiere. Pertsona batzuek hordikeria egoera errepikatuak bizi dituzte mendeko bihurtu gabe. Kontsumo mota horrek kontsumo problematikoa adierazten du.

Gehiegi kontsumitzen duen pertsona bat mendetasuna alkoholikora irits daiteke hiru etapatan:

1. fasea: ez da kalterik ageri. Senitartean, lanean eta gizartean egiten diren jarduerak mantentzen dira. Adimen eta gorputz osasuna ez da gehiegi aldatzen.

2. fasea: harremanak izateko zailtasunak agertzen dira, baita arazo sozial, profesional eta judizialak ere. Adimen eta gorputz osasunean gertatzen diren aldaketak kontsumoa gutxitu edo denboraldi batez uztera eramaten dute pertsona (abstinentzia).

3. fasea: pertsonak ezin du kontsumoa gutxitu edo utzi, nahiz eta kalteak nabarmenak izan. Sintoma ugari agertzen dira: dardarak, karranpak, anorexia, jokabidearen gorabeherak. Kontsumitzailea alkoholaren mendeko bihurtzen da.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa