Zer da?
Itxura
Ondorioak eta arriskuak
Mendetasuna
Arriskua gutxituko duen erabilerarako aholkuak
Kontsumoko joerak
Historia
Auzi legalak |
       
Alkohola :: Arriskua gutxituko duen erabilerarako aholkuak
Alkohola edaten denean, zenbat eta gehiago gainditu muga jakin batzuk (kantitatearekin eta kontsumoaren maiztasunarekin lotuak), orduan eta handiagoa da arriskua.
ALDIZKAKO KONTSUMOAK:
Ez kontsumitu 4 unitate baino gehiago aldi berean.
Bigarren edalontziaren ondoren baimenduta dagoen alkoholemia tasa gainditzen da; ezin dira ez motordun ibilgailuak gidatu ez beste motatako makinarik erabili. Sendagaiekin edo beste droga batzuekin batera hartuz gero, alkohol dosi bat, txikia izan arren, ondorio larriak eta berehalakoak ekar ditzake.
OHIKO KONTSUMOAK:
- Emakumeentzat: ez dira eguneko bi unitate baino gehiago hartu behar.
- Gizonezkoentzat: ez dira eguneko hiru unitate baino gehiago hartu behar.
- Astean egun oso batez behintzat ez da alkoholdun edaririk hartu behar.
EZ DA ALKOHOLIK KONTSUMITU BEHAR:
- Haurtzaroan eta nerabezaroan.
- Haurdunaldian.
- Motordun ibilgailu bat gidatzerakoan edo bestelako makinarik erabiltzen denean
- Erne egotea eskatzen duten ardurak izanez gero.
- Sendagaiak hartzen direnean.
DESBERDINAK ALKOHOLAREN AURREAN:
- Alkoholaren kontsumoaren aurrean, pertsona bakoitzak modu desberdinean erantzuten du, bere gorpuzkeraren eta osasun fisiko eta psikikoaren arabera, generoaren eta kontsumo unearen arabera.
- Kontsumoren atalase hori, beraz, pertsonaren eta testuinguruaren mende dago. Kontsumoa beste substantzia batzuen mende dagoenean egiten bada (sendagaiak edo beste droga batzuk), atalasearen nozio horrek ez du baliorik.
- Epe laburrean alkohol kantitate handi bat edateak alkoholemia tasaren igoera handia eragiten du. Denborak bakarri lagunduko du jaisten. Ordubete behar izaten da gutxi gorabehera kontsumitutako unitate bakoitza eliminatzeko.
- Auto bat edo beste edozein makina gidatzeko unea atzeratu behar da. Nekearen eta egoera psikologikoaren arabera (estutasuna, asaldura...), atseden hartu, lo egin, jan edo utzi besteei gidatzen.
- Jan gabe edaten bada, alkohola zuzenean pasatzen da odolera eta ondorioak biziagoak dira.
DOSI BAKARRAK, TXIKIA IZAN ARREN, ONDORIO NEGATIBO BEREHALAKOAK EKAR DITZAKE. |