AurkezpenaErabilera, abusua eta mendetasunaOndorioak eta arriskuakDroga nagusiakJokatu, erantzun, lagundu, laguntza jasoInformazioa eta datuen jatorriaBibliografiaGlosategia

Zer da?

Itxura

Ondorioak eta arriskuak

Mendetasuna

Arriskua gutxituko duen erabilerarako aholkuak

Kontsumoko joerak

Historia

Auzi legalak

KanabisaKokainaEstasia eta modako beste droga batzukHeroinaAlkoholaTabakoaDopatzeaPsikofarmakoak

Alkohola :: Auzi legalak

ALKOHOLA LEGEZKO PRODUKTUA DA. ALKOHOLDUN EDARIEN PUBLIZITATEAREN, SUSTAPENAREN, SALMENTEAREN ETA KONTSUMOAREN KONTROLA

Alkohola legezko salgaia izan arren, gure gizartean sendo errotuta, pertsona guztien eta bereziki gazteen osasunaren babesak eskatzen du alkoholdun edarien publizitatea eta sustapena bereziki kontuan hartzea, baita salmenta eta kontsumoa ere.

ADIN TXIKIKOEN BABESA

Herritarren Segurtasunerako Legeak debekatu egiten du gure herrialdean adin txikikoei alkoholdun edariak saltzea.

Drogamendetasunei buruzko berariazko legeria duten Autonomia Erkidegoek alkoholdun edarien (eta tabakoaren) salmentarako gutxieneko adin aldakorra ezarri dute, 16 eta 18 urte artekoa, alegia.

BIDE SEGURTASUNA

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 12. artikuluak nahitaezko obligazio generikoa ezartzen du gidari guztientzat, egon litezkeen intoxikazio alkoholikoak detektatzeko probak egin ditzaten. Bere garapenean eta 2282/2998 E.D.-ak sartutako aldaketaren ondoren, Zirkulazio Araudi Orokorraren 20. artikuluak ondorengo mugak finkatu ditu:

• Ibilgailuen gidariak ezin du bide publikotik zirkulatu odolean litroko 0,5 gramoko alkohol tasa baino handiagoa badu edo botatzen duen airean litroko 0,25 miligramo alkohol baino gehiago badu.

• Salgaiak eta bidaiariak garraiatu edo zerbitzu publikoa egiten duten ibilgailuak badira, eskola edo adin txikikoen garraioa, salgai arriskutsuak edo larrialdi edo garraio bereziak badira, gidariak ezingo du gidatu odolean litroko 0,3 gramo alkohol baino gehiago badu, edo botatako airean 0,15 miligramo alkohol baino gehiago badu.

• Edozein ibilgailuren gidariek ezingo dute odolean litroko 0,3 gramoko alkohol tasa gainditu, ezta botatako airean litroko 0,15 miligramo alkohol baino gehiago izan ere, gidabaimena lortu eta hurrengo bi urteetan.

• Arau hauek haustea larria izango da eta isunarekin edo gidabaimena etetearekin zigortuko dira. Hori guztia, ahaztu gabe, gainera, arau-hauste horiek eremu administratiboa gainditu dezaketela eta lege-hauste penal bihurtu (Kode Penalaren, 179. artikulua eta hur., Trafikoaren Segurtasunaren aurkako Delituak). Kasu horretan, penalitatea nabarmen larriagotuko litzateke.

ALKOHOLDUN EDARIEN PUBLIZITATEA

1998ko azaroko Publizitatearen Lege Orokorraren arabera, debekatuta dago tabakoaren eta 20 gradu ehundar baino graduazio alkoholiko garaiagoa duten edarien publizitatea telebistan. Debekatuta dago alkoholdun edarien eta tabakoaren publizitatea egitea salmenta debekatuta dagoen tokietan. Tabakoaren eta alkoholdun edarien publizitatearen forma, edukia eta baldintzak araudi bidez mugatuko dira, pertsonen osasuna eta segurtasuna babesteko, kontuan izanik zein diren xede subjektuak, ez dela kontsumo indiskriminatuaren zuzeneko edo zeharkako kontsumoa bultzatu behar, eta hezkuntza, osasun eta kirol esparruak aintzat hartu beharrekoak direla.

Ondorengo printzipioak errespetatu beharko dira gainera, espainiar legerian txertatuak Europar arteztarauetatik abiatuta:

a) Edari alkoholdunen publizitatea ez zaie adin txikikoei zuzenduko, ezta edariok kontsumitzen aurkeztu ere.

b) Alkoholaren kontsumoa ez zaio errendimendu fisikoari edo ibilgailuak gidatzeari lotu behar, ezta alkoholaren kontsumoak arrakasta sozial edo sexualik dakarrela adierazi ere, ezta alkoholdun edariek ahalmen terapeutikoak edo ondorio estimulatzaile edo lasaigarriak dituztela iradoki ere, edota gatazkak konpontzeko bitartekoak direla.

c) Publizitateak ez du alkoholdun edarien neurrigabeko kontsumoa sustatu edo abstinentzia edo edan neurriaren irudi negatiboa aurkeztu behar, ezta eduki alkoholiko altua ezaugarri positibotzat azpimarratu ere.

© EDEX 2020 Fitxa teknikoa